EUSKERA....... .text traduït gràcies a n'Alazne Irurueta

Makilada dantzaldia, herriko dantza era bat da, non dantzariek eskuetan makilak eramaten dituzte. Makilekin errima duten kolpeak egiten dituzte, doinuak sortuz eta gorputzaren eboluzio edo bilakaerarekin bateratu.

Bere jatorria oso zaharra da eta ez da oso ezaguna. Laborantza erritoa dela baieztatzen duten historialariak badaude, beste batzuk berriz,bake garaian zeunden soldaduen entrenamenduak bezalakoa zela doite. Europako herri desberdinetan, Inglaterra, Holanda, Nafarroa, Kastilla eta gehien bat Kataluñan dantza era hau nahiko ezaguna da eta ospe handia badauka. Makilada dantzaldia oraindik dantzatzen den ohizko dantza Katalana zaharrena dela baieztatu daiteke. Idatzitako lehendabiziko erreferentziak edo aipamenak XII. mendetik etortzen dira.

"Els Ceballuts" Sant Feliu de Llobregat hiriko (Bartzelonatik gertu), makilada dantzariek, dantza folklorikoa egiten duten dantzari taldea da. Ohizko jantziekin jantzita dauden hamabi neska-mutil kalejira edo eszenatokietan koreografiak dantzatzen dituzte. Makilada dantzariek, "gralla" eta danborra jotzen duten musikari batzuengan, lagunduta joaten dira. "Gralla" (dultzaina familikoa), haize-egurra, mihi bikoitza eta soinu zorrotza eta karrankari duen tresna edo instrumentua da. Kataluñan dagoen ohizko tresna ospetsuenetarikoa da eta Kataluñako errepertorio eta folklorea dantzarako erabilitako musika da.

Talde hau, leku desberdinetan parte hartu du; Bartzelonan, Reusen, Segovian... eta zure hirian baita ere egin ahal dute. Beraiekin harremanetan jarri nahi izanez gero, haien datuak hementxe dituzu:

posta elektronikoa: bastoners@santfeliu.net
telefonoa: 93 685 32 42 (Ateneu)
fax: 93 632 72 19
helbidea: Vidal i Ribas 25 - 08980 - Sant Feliu de Llobregat, Bartzelona
(KATALUÑAN)